
Enpresa
Santurtziko El Árbol industrialdean gaudenez, A-8 autobidea oso gertu daukagu eta, hortaz, Bilbo Handira, Ezkerraldera eta Eskuinaldera bizkor irits gaitezke.
Hormigoia egin eta garraiatzeaz gain, hormigoia ponpatzen dugu eta obrako materialak (altzairua, agregakinak, hondeaketetako materialak, etab.) garraiatzen ditugu.
Gure zerbitzuak eskaini ahal izateko, ibilgailu flota zabala dugu: hormigoi kamioiak, trakzio kamioiak, altzairuzko iraulki kamioiak, aluminiozko iraulki kamioiak, burdina garraiatzeko plataformak, hormigoi erdiatoiak, hormigoi ponpa, eta garabia kamioia.
OGERKO, S.A. enpresak bere langileen segurtasunarekin eta osasunarekin, kalitatearekin eta ingurumen-kudeaketarekin duen konpromisoari eusten dio. Kalitate Sistema Ziurtagiriak ditugu, ISO 9001 arauaren arabera, baita Ingurumen Ziurtagiria ere, ISO 14001 arauaren arabera, eta EHE-08 Produktuaren zigilua (D.O.R.). Gainera, ANEFHOP elkarteko kideak gara, eta elkarte horrekin lortu dugu Produktu Sektorialaren Ingurumen Adierazpena.
Gaur egun, I+G+b proiektuak garatzen ari gara beste enpresa batzuekin elkarlanean (adibidez, Tecnaliarekin), eta produkzioa hobetzen, enpresa digitalizatzen eta PRIEM proiektuan dihardugu.
Gainera, Hazitek programan parte hartzen dugu PRIEM, W2G, CRESTY eta ARACEL proiektuetan.
Kalitatea eta Ingurumena
Berrikiago, enpresaren etengabeko hobekuntzarako espirituarekin bat etorriz, Sustapen Ministerioak ofizialki onartutako ziurtagiria (D.O.R.) lortu dugu HA25 (EHE-08) produktuetarako. Horri esker ziurtatuta dago gure plantan fabrikatutako hormigoiek erresistentzia espezifikoaren baldintzak betetzen dituztela hutsik egin gabe eta, hortaz, obretan denbora eta dirua aurrezten dira, ia ez baita probarik egin behar hormigoia jasotakoan.
ANEFHOP Hormigoi Prestatuaren Fabrikatzaileen Espainiako Elkarteko kideak gara. Elkarte horrek auditoriak egiten dizkie bertako kide diren enpresei, hormigoiaren kalitateari (EHE-08), Ingurumenari eta Laneko Arriskuen Prebentzioari dagokienez, Expert Hormigoiaren ziurtagiria lortzeko. Gainera, Produktuaren Ingurumen Adierazpena (D. A. P.) lortzeko bidean gaude.
Alderdi interesdunen eskura daude kudeaketa-sistemaren politika, ingurumen-alderdiak edo bestelako dokumentazioa, plantahormigon@ogerko.com helbidean.
Laborategia

Gure laborategiak AENORren ziurtagiria du, Produktuaren Kalitatea eta Zigilua Sistemaren baitan, eta, horrez gain, TECNALIAk ere egiten digu kalitate kontrola, AENORren ardurapean.
Hilero bi proba konparatibo egiten dira TECNALIArekin, hormigoiaren kalitatea ez ezik, gure laginketa sistema ere ezarritako parametroen baitan daudela egiaztatzeko.
Kanpoko beste laborategi batzuetan ere egiten ditugu probak: konparaziozkoak, agregakinen probak sei hilean behin, eta hormigoia eta haren produkzio sistema kontrolatzeko probak.


- Harea baliokidearen proba
- Metileno urdinaren proba
- Materia organikoaren edukiaren proba
- Granulometriak (harea eta tamaina handiko agregakinak)
- Hormigoi freskoaren trinkotasuna neurtzea
- Hormigoi freskoaren laginak hartzea
- Hormigoiaren erresistentzia kalkulatzea
- Agregakinen hezetasuna kontrolatzea
- pH-a neurtzea

Makinak
Obrak
Harremanetarako
Zalantzaren bat baduzu, jarri harremanetan gurekin.
Pol. Ind. El Árbol, pab. 8
48980 Santurtzi (Bizkaia)
Telefonoa: 944 836 773
Jarraitu guri Twitterren: